argia.eus
INPRIMATU
130
Jakoba Errekondo 2008ko abenduaren 21
Ziraunak (Anguis fragilis) mantso mugitzen diren jakiak ehizatzen ditu: dietaren %80a barraskilo, bare eta zizarez osatzen du. Landarezaleok lagun dugu barraskilo eta bare janez, zizare-janean aldiz? Sugetarra badirudi ere sugandila eta muskerren senitartekoa da, hankak ia galduak dituen sauroa. 50 zentimetrora arte luzatu eta 54 urtera arte bizi omen daiteke. Urrutira gabe bizitzen da, katuen mugarrien barruan; 1985ean Anton Stumpelek argitaratu zuenez, Herbeheretan, markatutako ziraun bat, bi urtetan, bere bizigunetik gehienez ere 130 metro urrutiratzen zela neurtu zuen eta herpetologiaren historiara igaro da.