argia.eus
INPRIMATU
Ukan saria AEDrentzat
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko abenduaren 14a
AED
2008ko Ukan Saria Arrasate Euskaldun Dezagun euskara elkarteak jaso du Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Horretarako arrazoiak ondokoak: euskara elkarteen mugimenduaren aitzindari izateagatik, berritzaile eta bide-erakusle izanagatik eta euskarak, euskararen munduak eta euskalgintzak desiragarri ez ezik nahitaezkoa duten zabaltasunaren aldeko jarrera hasiera beretik erakutsi izanagatik. Hiru merezimenduzko sari ere banatu zituzten. Bata Eroski kooperatiba elkarteari, Consumer Eroski kontsumitzaileentzako aldizkariaren euskarazko bertsioagatik; Ikeari, urteko katalogoaren euskarazko bertsioa lehen aldiz egin izanagatik eta Microsofti, Windows Vista sistema eragilea eta Office 2007 ofimatikako paketea euskaraz plazaratu izanagatik.