argia.eus
INPRIMATU
‘Photo berriak’ aldizkari digitala sortu du Photomuseum-ek
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko abenduaren 14a
Zarauzko Photomuseum argazki eta zinema museoak Photo Berriak izeneko aldizkari digitala sortu du. Ez du maiztasun zehatzik izango –eduki berriak sortzen doazen heinean sareratuko dira–, eta museoaren jarduna ezagutaraztea eta argazkilaritzarekiko interesa sustatzea du helburu. [www.photomuseum.name]