argia.eus
INPRIMATU
Kronologiari
Joxemari Ostolaza 2013ko maiatzaren 02a
Jarraituz, Donostiako Groseko Las Vegas kafetegia, Usurbilgo Patri, Aginagako Txokoalde (Zumetatarren etxea), Aieteko Munto, Diputazio ondoko Bidasoa, Antiguoko Etxeberria eta Urruñako Arotzenia eta Xaia. Tabernak denak. 1965etik 2005era arte. Antiguoko eguerdiak ditut gogokoenak, bere Citroena bigarren lerroan aparkatuta munipak zaintzaile, “Mikel mugitu ezazu kotxea” oihua entzun bitartean. Alberto Ormaetxea eta Felix Rincon tarteko. Ez genuen artea aipagai, euskalgintza ere ez. Noizean behin Zeruko Argiaren osasunaz galdetuko zidan, harentzat terapiarik ez zeukala jakitun. Inguruak eraginda futbolaz azaletik, erantzunei kasu handirik egin gabe. 1977an izango zen, Batallón Vasco Español indarrean (GALen aurrekoa), jesusenak eta bi egiten Iparraldean eta Arotzeniako Gabrielen deia jaso nuen: “Gizon bat dago ostatuan zutaz galdezka” esan zidan. Hara egin nuen eta leihotik erreparatu, Mikel zen. Gabrielek ez ninduela ezagutzen esana zion. Kasualitateak bertaratu banindu legez pasarazi egin zuen gertatutakoa, ohartu ez balitz bezala. Ez zion Gabrieli nor zen esan ordurako artista berezia eta bakarra zenak, izenez ezaguna. Eta kantari legez imitagarria baldin bada ere, sorkuntzan eta gizalegean nekez izango du imitatzailerik.