Hamarkada horretantxe desagertu zen Egipton milaka urtetan papera egiteko erabili izan zen papiroa, Cyperus papyrus subsp. hadidii. Landare honen izenetik dator papera hitza bera. 1968an papiro mota honetako multzo bat Umm Risha lakuan aurkitu zen, ezagutzen den bakarra. 1997ra arte ez zuten galtzeko arrisku bizian dauden landareen zerrenda gorrian sartu.