argia.eus
INPRIMATU
Zintzilik Irratia on-line
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko abenduaren 07a
Zintzilik Errenteriako irrati libreak urtebete inguru eman du uhinetatik at, berrantolaketa prozesu baten ondorioz. Orain emisioak hasi ditu berriro: FM 100-ean eta www.zintzilik.net webgunean entzun daiteke irratia. Bestalde, Goierri Irratiak abenduaren 1ean eskaini zuen zuzeneko aurreneko saioa –lehen musika soilik entzun zitekeen–.