Oraindik ez dute itzuli náhuat hizkuntzara, hori da egin nahi dutena, eta horretarako Ne Bibliaj Tik Nawat izeneko webgunea (
http://nebibliaj.org) sortu dute. El Salvadorreko pipil herriak erabiltzen du náhuat hizkuntza eta berreskuratze prozesuan Biblia itzultzea pauso garrantzitsua izango delakoan dira. Webgunean laguntza eskaini dezakeen edozeini harremanetan jartzeko deia egin diote. Lukasen ebangelioaren lehen orrialdea itzuli dute eta sarean ikusteko moduan dago.