Intsinisa edo pinu beltza (Pinus radiata) atlantiko aldeko baso ustiaketaren errege jarria dugu. Eta errege guztien eran, ahul. Monolaborantzaren lehen kaltea pairatzen ari da, dagoenerako: bere arerioak ere errege. Horietakoa du Fusarium circinatum onddoa. 1995ean atzeman zuten lehen aldiz Bizkaiko muintegi batean. Lau urterako basoetan zen. Eragin ditzakeen kalte ekonomikoak direla-eta dekretuz arautua da onddo horrek sortzen duen gaitza, “erretxinaren txankroa”. Ez da, hala ere, pinu beltzaren gaitz bakarra, arerioentzako pagotxa. Argazkiko pinua hiltzen ari da Usurbilen, pinu gorria (Pinus sylvestris), sasi-akazia (Robinia pseudoacacia), platanoa (Platanus x hispanica), haritza (Quercus robur), norteko haritza (Quercus rubra), gaztainondoa (Castanea sativa) eta sagastia (Malus x domestica) aldamenean dituela.