Mars Reconnaisance Orbiter zundaren radarrak ur-glaziar erraldoiak detektatu ditu Marteko gainazalaren azpian. Planeta gorrian ura dagoela jakina da, baina orain arte topatutakoa beti poloetan izan da. Oraingoan bestelako latitudeetan aurkitu dute, eta oso kantitate handitan gainera. Hellas izeneko eremuan, esaterako, 800 kilometroko zabalera duen glaziarra aurkitu dute, 28.000 kilometro kubo ur dituena.
Atzemandako glaziarretako batzuk hiru metro eskaseko sakoneran daude. Inoiz hara ailegatzen bagara, oso informazio garrantzitsua izango dugu zain hango izotzetan.