argia.eus
INPRIMATU
Euskal Kulturgintzaren Transmisioa titulua aurkeztu du HUHEZIk
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 02a
HUHEZI Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateak Euskal kulturgintzaren transmisioa aditu tituluaren 2. edizioa aurkeztu du. Kulturgintzaren inguruko gogoeta bultzatzea, dituen desafioen aurrean formazio multifokal eta praktikoa egitea eta haren transmisioan izandako estrategia eta esperientziak beste alorren eskura jartzea du xede. Joxean Artzek, Xabier Amurizak, Itxaro Bordak, Bernardo Atxagak, Maialen Lujanbiok, Josu Landak eta Itxaro Bordak parte hartuko dute, beste hainbat aditurekin batera. Matrikulazio epea abenduaren 15era arte luzatuko da. HUHEZIko bulegoetara gerturatuta (Eskoriatza) edo Interneteko (www.huhezi.edu) matrikula-orria postaz bidalita egin daiteke (1.900 euro balio du).