argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herri basatiena ezagutzeko leihoa
  • Mikel Tellagorri eta Alberto Muro (argazkiak) ::Euskal Herria salvaje

    Sua edizioak

    iraupena ::651

    prezioa ::30€

2008ko abenduaren 07a
Natur gida mardul eta osatua kaleratu du oraingoan Sua argitaletxeak. Euskal Herria salvaje. La gran guía de la naturaleza izeneko liburuan, gure herriko hamaika bazter ezagutzeko parada ematen zaigu, bost zati nagusitan banaturik: Kostaldea; bailarak eta basoak; amildegi eta malkarrak; gailur ezagunak; errekak eta ur jauziak. Gida, atlas paregabe batek hornitzen du, eta aurkibide zehatzak dakartza halaber. Proposatutako leku edo ibilaldi bakoitzarentzat informazio praktiko ugari ematen du liburuak eta inguruko natur berezitasunak ezagutzeko aukera izango du bisitariak.