Joxean Agirre idazleak Deian: "Gaur egun artista inportanteenak ere gizajo hutsak dira. Tailer bat jartzen duena, bost langile hartuta, hori bai, hori burua gora duela joango da beti. Baina poeta on bat edo nobelagile on bat? Sentimendu hura, ‘bagara nor’, pasatu da. Ez dira lirikarako garai onenak. Eta esango nuke idazle batzuk lotsatu ere egiten direla idazle izatearekin. Bestalde, nik behintzat sinesten dut nire lanean, eta sinesten dut gauzak ondo egin behar direla. Nik ez dakit beste ezer egiten eta, beraz, defenditu behar dut nirea".