argia.eus
INPRIMATU
Lokia sartzeko
Jakoba Errekondo 2008ko azaroaren 30
Aranondo japoniarra
Aranondo japoniarra (Prunus cerasifera) zahartu da, Donostian, makina bat juntadizo eta otorduri abaro emanez. Parrila eta mahaiaren artean dago, patxadatsu asko! Baina mahaikoek ezin natural egon, nola hala mundura lotu behar, baldinbaitere! Argia, ordenadorea, telebista... aranondopera ekarri behar. Arbolaren abaroa nahikoa mundu ez, nonbait... Lokia arbolapean gauza bat da, eta lokia haren lepoan lotzea ondo bestelakoa. Lasaixeago utzita ere ez du ez alde egingo! Nagusiari jarriko nioke nik... Zuhaitzaren azalaren barruko aldean dabil izerdia gora eta behera. Argazkikoa bezala estutuz gero ez da behar bezala ibiliko eta izerdi faltan, goiko adaburuak gose ederra igarriko du. Erabat ihartzeraino agian...