Kutxidazu bidea, Ixabel filmak jaso du pelikula onenaren saria Hizkuntza Minorizatuen Zinemaldi Europarraren II. Jaialdian. Husum hirian (Alemania) egin da jaialdia.
Mikel Sotok hemezortzi idazleren ipuinak bildu ditu Haginetako mina liburuan (Txalaparta). Euskal Herriko gatazkari hainbat ikuspuntutik heldu diote Anjel Lertxundi, Mikel Albisu, Edorta Jimenez, Inazio Mujika Iraola, Patxi Zubizarreta, Pablo Sastre, Luis Fernandez, Jose Luis Otamendi, Xabier Montoia, Jokin Muñoz, Lander Garro, Eider Rodriguez, Xabier Mendiguren, Iban Zaldua, Jon Alonso, Harkaitz Cano, Karmele Jaio eta Joseba Sarrionandiak.
Keu Agirretxea gitarristak bakarkako lehenengo diskoa plazaratu du: Une akustikoak (Gaztelupeko Hotsak). Zizurkilen aurkeztuko du zuzenean, hilaren 28an.