argia.eus
INPRIMATU
Inkisizioaren ankerkeriaren historia
  • Alizia Stürtze / Koldo Ortega ::Inkisizioa heresiaren kontra

    Gaiak

    orrialdeak ::164

    prezioa ::19€

2008ko azaroaren 30
Gaiak argitaletxearen Oinarrizko Liburutegia saileko azken nobedadeak Inkisizioa du hizpide. 1233an sortua, sei mendez heresia jazarri zuen muturreko instituzio katoliko horrek. Liburuaren egileek azpimarratu dutenez, erlijio-, politika- eta pentsamendu-polizia izan zen Inkisizioa; izua, fanatismoa eta ankerkeria baliatu zituen gutxiengoak zapaltzeko, hala nola, euskaldunak eta Amerikako indiarrak. Ez horiek bakarrik ordea: Baldotarrak, kataroak, tenplarioak, juduak, protestanteak, sorginak, musulmanak... denek izan zuten Gaztelako Errege Katolikoek sortutako erakundearen ezpata lepoan.