Cesar Antonio Molina Espainiako Kultura ministroak Público egunkarian: "Euren produktuak doan banatu nahi dituztenen aurka ez daukat ezer. Baina kontutan izan behar da software zein kultur produktuen garapenak sorkuntza, ekoizpen eta banaketa gastuak dituela. Horretan dabiltzanek bizimodua ateratzeko gainontzekook adina eskubide dute (...) P2P-a legala da, eta aplikazio ugari dituen tresna oso erabilgarria. Baina ez da onargarria babestutako produktuak legez kontra eta masiboki jaistea, kultur industria kaltetu eta lanpostuak deuseztatzen direlako".
Iñaki Mendizabal idazleak Deian: "Inoiz baino gehiago irakurtzen da, hori bai, derrigorrez, ikastetxeetan. Lortu behar dena da gazteak liluratzea, liburu erakargarriak eginez, irakasle trebatu eta zaletuen bitartez, programa bereziak bultzatuz...".