Aurtengo irailean BBCko kazetari batek Indiako Garo-ko baso trinkoan topatutako bi ile igorri zituen Oxford-eko Historia Naturaleko museora, “mande barung” edo “basoetako gizakia”renak izango zirelakoan. Ikerlariek egindako lehen probetan aipatu ileak primate batenak ez zirela ikusi zuten, eta horrek areagotu egin zuen ileen jatorriaren inguruko kezka.
Horrela, ADNaren erauzketari ekin zioten eta Cardiff zein Oxford-eko hainbat laborategitara bidali zituzten laginak. Bi laborategietako emaitzek gauza bera adierazi zuten: ileak ez ziren ez yeti ezta inolako primateenak, baizik eta goral izeneko ahuntz espezie batenak. Gorala, edo Naemorhedus goral, Himalaian bizi den ahuntz espeziea da, eta ikerketa honen eraginez, bederen gorala bizi den eremuaz gauza gehiago dakigu. Yetiak misterio izaten segitu beharko du.