Renoko Unibertsitateak Donostian antolatu zuen ikastaroko irakasleen artean Jon Bilbaok… txunditu ninduen. Berak bazekien ni euskalduna nintzela, eta Historia maite nuela. Bazekien gainerako ikasleak amerikarrak zirela, eta ez zutela Historiaren ardura handirik. Eskolara joan beharrean, ostiralero, Jon eta biok Donostiako bulebarrera joaten ginen, tabernan garagardo bat edan eta Historia erakusten zidan.