argia.eus
INPRIMATU
Ekologia zer den, eguzki-autoan
  • Txani Rodriguez / Nacho Fernandez eta Veronica Rosado (irudiak) ::Eguzkiaren lasterketa

    Sauré argitaletxea

    orrialdeak ::48

    prezioa ::16€

2008ko azaroaren 23a
Komiki dibertigarri honek Manuelek hotel ekologiko batean bizi dituen abenturak kontatzen ditu. Eguzki-auto harrigarria asmatu duen doktorea, gaizkile saboteatzaile bi eta lasterketa handi bat, erregai ezin hobeak dira emoziorako. Eguzkiaren lasterketa izenarekin kaleratu du Sauré argitaletxeak Txanoa bildumako hirugarren zenbakia.