Isidro Ansorena txistulariari elkarrizketa
Isidro Ansorena, Txistularia
Isidro Ansorena'ren izena, eza guna da gure artean Txistularier artean batezere, izena irabazia du aspaldiko urtetan. Apirillaren lenengoz Donosti'ko "Aingeruen Ikasle Zaarren Elkarteak" omenaldia eskeiñi zion gure Txistulari jatorrari
Zeruko Argíak ere zor zion gure gizonari bere altapen bat eta ala joan giñan bera ikustera, lenbizi Konserbatoriora ta gero bere etxera. Ansorena adiskidea, bere irurogei ta amulau urterekin, orain dik Maixu da Txistu-eskolan, eta bere urte luzeetako jardna eztu baztartu gure zorionerako.
Gure galderei erantzuteko eztu gogo geiegirik Pixka bat "eskarmentatua" dagola dirudi, papeletako esan aundiekin. Alakoak asmatzen bai dituzte zenbait albistarik onelakoetan. Ala ere, zerbait galdetu bear genion eta asi gera:
–Zenbat urterekin asi ziñan txistua jotzen?
–Zortzi urterekin izan nuan asiera lan orretan.
–Zein izan zenduan maixu?
–Nere anai zaarragoa Ordurako ura, Ernani'ko txistulari zan eta aren eskolan eman nituan nere aurrenengo pausoak.
–Bizi al da oraindik zure anai oñ?
–Bai orixe jakiña bere lanetik jai du orain, larogei ta bi urterekin arnasa artzeko ordua du, noski
–Ta noiz asi ziñan Ernani'ko Txistulari lana artzen?
–Nere amalau urtetan. Anaia gaixotu egin zan eta nik artu nuan aren lekua. Gero, txistulari nagusia il zanean, nere anai Joxe Julian eta ni jarri giñan erriko txistulari. Ori 1910'garrenean zan.
–Ta ala jarraitu al-zenduten?
–Ez. Nere anaia gaixotu zan eta orduan leiaketak gin zituzten,erriko txistulari lekua izentatzeko Saiaketa aietan aurreneko lekua izan nuan eta bigarren lekua Alberto Alberdi, Tolosako Blax'en semeak irabazi zuan.
–Blax ori sonatua izango zan?
–Alakoa bai-zan. Bere kalejira tan, arena jakiña zenduan. Ardan. gela batera iristen zanean, parean –alto eginda bere txurruta egin bearra izaten zuan. Eztarria busti ta aurrera bere txistu soiñuarekin.
–Ta noiz aldatu ziñan Donos ti'ra?
–1922'garren urteko San Sebas tian egunean atera nintzan Donosti'ko Udalaren aurrean. Arrezkero onela jarraitu izan det, 1961' garren urterarte Urte onetan, Maiatzaren 15'garrenean, utzi nuan nere lanbidea.
–Zere bizian lagun onak izango zenituan?
–Urteaga ta Olaizola Joxe baiti pat bebi nituan edozer galdera egiteko ta nere lana obetzeko.
–Armonirik ikasi al dezu zere bizian?
–Esatekorik ez; baiña ala ere, ba-nuan nerekin alako sena, ta onen laguntasunez eta nere lagun onen erakutsiz, or utzi ditut zenbait txistu doiñu.
–Xelebrekeriren bat gertatuko zitzaizun zere urtetan?
–Baita ori ere. Egun aretan atera giñan, igande goiz batean kalejira egitera. Eldu gera Gipuzkoa'ko Plazara ta an zegoen erri-zaiguardi berri bat. Kanpokoa bera ta Donosti'ko berririk ez gizajoak Ikusi gaitu, ba, ta or dator zu. zenean guregana.
–Tienen Vds licencia para tocar por las calles?
–Nere txistu laguna erremiñagoa ni baiño ta aixatu zuan guardia ingurutik, baiña arek neri baimena erakusteko orduantxe biziro asarratu zan nere laguna ta txakurraren salara bialdu zuan errizai berria.
Luzatuko genduan gure jarduna, baina astirik ez eta an utzi degu Ansorena adiskidea, oraindiik urte luzetan gure artean euki nai deguna
Asieran aitatu degu il onen asieran Isidro Ansorena'ri egin dioten omenaldia, ta eskutan degu jai orren egitaraua. Jose Xabier Muro'k egin zuan Ansorena adiskidearen aurkezpena. Gero, bata bestearen ondoren an agertu zuten beren lana Gaztelupe Zortzikoteak; La Salle rondaillak, Herrera'koak, Arrastua-Arregi dantzari bikoteak; Arrizabalaga dantzariak, Oinkari taldekoak; Karlos Mungia, kantariak; Easo Abestaldeko Jose Luis Txokarrok; Migel Bíkondoa, auspo-joilleak; Lekuona Julian, apaizak; Roberto Garate, txistulari tximistak; eta Juan Antonio Arozena txistulariak.
Orra erriko seme jator oni eskei ñi zaion jaia. Zeruko Argia'k ezin zezakean ixillik utzi onelako gizon baten gorapena. Gure txaloak beste guzienekin batu ta urte askotarako bizi:a opa diogu oraindik gure artean Ansorena adiskideari.
Albistari
1
GaiezKulturaMusikaMusika tradTxistua
PertsonaiazANSORENA1
EgileezALBISTARI1Kultura