Bilboko, Tolosako eta Sestaoko nazioarteko txotxongilo jaialdiak hil honetan izango dira. Bilbokoa 7an hasi zen eta 21a arte iraungo du, Tolosako Titirijai jaialdia hilaren 29tik abenduaren 8ra bitartean egingo da eta Sestaokoa hilaren 17tik abenduaren 1a arte. Mundu osoko txotxongilo taldeen emanaldiez gain, erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak eta proiekzioak izango dira. Bilbon, adibidez, Pepe Otal titiriteroaren omenezko erakusketa paratu dute Barrainkuako kultur etxean, eta Tolosako Aranburu jauregian Errusiako txotxongiloen historia jasoko duen beste bat zabalduko dute.