argia.eus
INPRIMATU
Idatz & Mintz-en 45. zenbakia
  • Batzuen artean ::Idatz & Mintz 45

    Labayru

    orrialdeak ::51

    prezioa ::6€

2008ko azaroaren 16a
Idatz & Mintz literatur aldizkariaren 45. zenbakian hainbat eduki aurkituko ditu irakurleak. Adolfo Arejitak Nikolas Alzola Gerediaga Bitaño (1922-1982) idazlearen inguruan idatzi du, baita haren obraren erakusgarri diren lau testu labur berreskuratu ere; Miren Agur Meabek poema berri bi argitaratu ditu aldizkarian; Amaia Iturbidek Laute-gauak izeneko ipuina ekarri du eta Jabier Kaltzakortak Ontziak eder du bela edo Itsasu elizaldeko baladaren bi aldaera argitaragaberen inguruan egindako analisia publikatu du. Andres Urrutia Euskaltzaindiako buruak Azkueri gorazarrea izeneko artikuluan euskaltzale handiaren omenez Eusebio Erkiagak idatzitako hitzak azpimarratu ditu. Gainera, aldizkariaren zenbaki honekin batera Mikel Zarateren Hizunigu idazlan argitaragabea zabaldu dute separata modura.