argia.eus
INPRIMATU
Gehiegi garbitzearen arazoak
Joxerra Aizpurua Sarasola 2008ko azaroaren 16a
Gehiegizko garbitasuna kaltegarria dela dioen hipotesia indartu du berriki egindako ikerkuntza batek. Bristolgo Unibertsitateko (Erresuma Batua) zientzialari talde batek esan duenez, badago 1 motako diabetesaren agerpena eragotzi dezakeen bakteria “on” bat, eta gorputza gehiegi garbitzen badugu bakterio hori gabe geratzeko arriskua dugu. www.amazings.com/ciencia/noticias/291008a.html