XX. mendeko bigarren erdian kapitalismoari egindako kritika sonatuenen artean dago Herbert Marcuseren Eros eta zibilizazioa. 1953an idatzia, arrasto luzea utzi zuen saiakera honek, besteak beste 1960ko hamarkadako mugimendu sozialetan. Marcuseren arabera zibilizazioaren eraikuntza prozesua “atsegin-printzipioaren” murrizketa zorrotzean oinarritzen da. Lanaren edizio osatua plazaratu du Gaiak argitaletxeak, lehenengo edizioaren hitzaurrearekin, baita 1966an idatzitako hitzaurre politikoarekin ere. Julen Kaltzada arduratu da itzulpenaz.