Bilbao BBK Live jaialdia (
www.bilbaobbklive.com) 2009ko uztailaren 9tik 11ra egingo da Kobetamendin. Denbora asko falta da oraindik, baina antolatzaileek jaialdian parte hartuko duen talde baten izena ezagutarazi dute jada: Depeche Mode izango da kartel buruetako bat. Bestalde, hiru egunetarako sarrera azaroaren 12an salgai jarriko dela iragarri dute. 100 eurotan erosi ahal izango da BBKren kutxazainetan, 944 310 310 telefono zenbakian eta
www.bbk.es webgunean.