argia.eus
INPRIMATU
Herri Musikaren Txokoaren historia
  • Juan Mari Beltran ::Herri Musikaren Txokoa Oiartzunen

    Oiartzungo Udala

    orrialdeak ::429

    prezioa ::12€

2011ko urriaren 05a
2002an ireki zituen ateak Oiartzunen Herri Musikaren Txokoak. 1996an abiatu zen egitasmoa, Juan Mari Beltran musikariaren eta Oiartzungo Udalaren elkarlanarekin. Gunearen historia biltzen duen liburu honetan esaten den moduan, herri musikaren topaleku eta dokumentazio zentro izateko helburuarekin sortu zuten, arlo ugaritako jarduerak garatzea xede. Zentroak sei urteotan bete dituen zereginen artean honakoak: musika tresna tradizionalak kontserbatzea, tresnek tradizionalki izan duten erabilera ikertu eta zabaltzea eta tradizioak gaur egungo gizartean duen baliagarritasuna azpimarratzea.