argia.eus
INPRIMATU
Esaldien “zuhaitza”k automatikoki
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2021eko ekainaren 30a
Ixa taldeak joan den astean Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroan, hitzen analisi morfologiko eta esaldien analisi sintaktikoak egiteko aukerak landu zituen. Ikastarora joaterik ez bazenuen izan sarean bertan bada aukera “zuhaitza”k automatikoki egiteko Morfeus eta Freeling-en bidez. Taldearen asmoa sareko erabiltzaileen artean oinarrizko ariketa bilduma eztabaidatu eta sortzea da. Informazio gehiago: www.unibertsitatea.net/blogak/ixa