argia.eus
INPRIMATU
Basoak, karbono bahitzaileak
Joxerra Aizpurua Sarasola 2008ko azaroaren 09a
Basoak
Eztabaida asko dago ekosistemen inguruan. Horietako batek basoak ditu hizpide: zer da hobe, baso bat dagoen-dagoenean uztea edo ustiapen lur bilakatzea? Ziurrenez ez dago erantzun bakarra, gauza jakina baita basoek airea garbitzen dutela eta ur garbi iturri direla.

Ohio-ko Unibertsitateko (AEB) Peter Curtis biologoak Michigan-eko iparraldeko basoetan 1999 eta 2005. urteen artean egindako neurketen inguruko analisia plazaratu du. Horren arabera, baso horietan kilometro koadroko 150 kilogramo karbono “bahitzen” da atmosferatik urtero. Datuak estrapolatuz, Michiganeko basoek ia 350.000 tona karbono bahitu dezakete urtero atmosferatik.
Inguruan bizi den populazioak, denbora tarte berean, 573.000 tona karbono (225.000 ibilgailuk urtero botako luketena) isurtzen du atmosferara. Beraz, isuritakoaren %62 garbituko litzateke atmosferatik basoen eraginez.