Gorka Julio informatikariak eta Haritz Rodriguez kazetariak sortu dute
Zerberri.com euskarazko albisteentzako bilatzailea. Google-n oinarritutako tresna da eta euskarazko ehun iturri arakatzen ditu. Iturrien aurretiazko hautaketa eta denbora tartearen araberako bilaketa dira bere ezaugarri nagusiak, hizkuntzarekin batera. Aldez aurretik hautatutako iturri euskaldunetako emaitzak eskaintzen ditu soilik eta, gainera, bilaketa kronologikoak egiteko aukera ematen du.