argia.eus
INPRIMATU
Kontseiluaren 10. urteurrena
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko azaroaren 02a
Abenduaren 13an ospatuko du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 10. urteurrena. Barakaldoko (Bizkaia) BECen izango da ekitaldia Pauso bat harago lemapean. Leloaren aldaketa ekarriko dute gogora, alegia, Euskaraz bai bihurtuko da orain arteko Bai euskarari. Hau da, euskararen aldeko jarrera erakusteaz gain euskaraz egin egin behar dela.