argia.eus
INPRIMATU
Japoniako animazio zinemari gorazarre Beldurrezko Astean
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko azaroaren 02a
Beldurrezko astea
Hilaren 31tik azaroaren 8ra bitartean egingo da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen XIX. edizioa. Film luze eta laburrak Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia antzokian proiektatuko dituzte, horietako zazpi euskarazko azpitituluekin. Rob Schmidt zuzendari estatubatuarraren The Alphabet Killer pelikulak irekiko du egitaraua. Aurten, Japoniako animazio zinemari eskainiko diote atzera begirakoa. Hayao Miyazaki, Isao Takahata, Katsuhiro Otomo, Satoshi Kon eta Yoshiaki Kawajiri bezalako zuzendarien filmak izango dira ikusgai Donostian. Proiekzioez gain, bestelako ekimenak ere izango dira, V. Komiki Jardunaldiak kasu. Angel Unzueta –Marvel eta DC argitaletxeentzat lan egin du– eta Alex San Vicente –bere komikiak Trama, Mister K, L'Inedit eta Spirou bezalako aldizkarietan plazaratu ditu– marrazkilariek gidatuko dituzte.
Egitarau osoa: www.donostiakultura.com/terror.