Saure argitaletxearen eskutik publikatu da Jean François Saure “Jansain” eta Pablo Zerdaren Esfinge negartia komikia. Jatorriz gaztelaniaz idatzitako lana da, eta Karlos Zabala arduratu da euskaratzeaz. Edizio dotorea egin diote Saurekoek liburuari, kolorez betetakoa eta azal gogorrekin. Mamiari dagokionez, honakoa kontatzen du liburuak: maisu gazte batek esfinge batekin topo egingo du, eta elkarrekin hainbat egoerari egin beharko diote aurre. Tim Burtonen The nightmare before Christmas animazio filmeko irudiak gogorarazten dituzte marrazkiek, eta bigarren mailako pertsonaiek –esku-orga biziduna edo burtsako agente maltzurra, besteak beste– autoezagutzaz, laguntasunaz eta zintzotasunaz pentsaraziko diete protagonistei.