argia.eus
INPRIMATU
Euskararen apologistez eta maiseatzaileez
  • Juan Madariaga Orbea ::Apologistas y detractores...

    FEDHAV

    orrialdeak ::677

    prezioa ::20€

2011ko urriaren 05a
XVI. mendetik XIX.era bitarteko urteetan euskararen inguruan idatzi eta esan direnen ikerketa egin du Juan Madariaga Orbeak Apologistas y detractores de la lengua vasca liburu mardulean. Liburuaren abiapuntua galdera batean dago: zergatik piztu dituen historian zehar hainbesteko eztabaidak oso hiztun gutxi izan dituen hizkuntza batek; are administrazio publikoan baztertua izan denean eta literaturan presentzia oso eskasa duenean. Euskararen alde eta kontra idatzi zutenen iritziak kontrajarri ditu Madariagak: Mariana, Mayans edo Fernández Marinaren irainei, Garibay, Larramendi edo Iztuetaren laudorioekin erantzunez.