argia.eus
INPRIMATU
Zazpi herri bisitatuko ditu Literatura Eskolak
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 02a
Iñigo Aranbarri, Jon Alonso, Harkaitz Cano eta Edorta Jimenez izango dira Literatura Eskolako irakasleetako batzuk. Urriaren 25ean hasiko da ikasturtea, eta 2009ko ekainaren 7an amaituko da. Larrabetzun, Bilbon, Gasteizen, Donostian, Errenterian, Iruñean eta Baionan egingo dira eskolak. Izena emateko epea zabalik dago jada. Eskola bakarrerako matrikulak 10 euro balio du, hiru egun hartzen dituenak 12 euro eta ikasturte osorako balio duenak 15 euro. Informazio gehiago: www.literaturaeskola.org.