argia.eus
INPRIMATU
Veleia gora eta behera
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2021eko uztailaren 16a
Joakin Gorrotxategik Iruña-Veleiakoa iruzurra denaren susmoa agertu zuela esan genuen joan den astean. Bada Iruña-Veleia III. Milurtea Proiektuak komunikatua atera du. Arabako Foru Aldundiak sustatutako Ikerketa Batzordean Aldundia bera, Veleiako aditu taldea eta EHUko hainbat irakasle ziren eta komunikatuak dioenez, isilpeko protokoloa sinatua zuten. Ikerketa Batzordeko kide Joakin Gorrotxategik isilpeko protokoloa hautsi omen du eta kontzeptu kezkagarria erabili: “iruzur lotsagarri eta penagarria” izan daitekeela Veleiako aurkikuntza. Komunikatua osorik irakurtzeko: www.veleia.com.