argia.eus
INPRIMATU
Pierre Urteren lanak enkantean saldu dira
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 02a
Lapurtarrak 1715. urtean idatzitako Grammaire cantabrique eta Dictionarium Latino-cantabricum lanak enkantean saldu dira 72.000 euroren truke. Erosle pribatuak eskuratu ditu hiztegia eta gramatika. Ricardo Gómezen Filoblogia blogaren (www.blogari.net/filoblogia) bidez izan dugu horren berri. Gómezek abuztuaz geroztik zekien enkantean jartzekoak zirela lan horiek. Isilik egotea erabaki zuen, ustez espekulatzaileek ahalik eta gutxien jakin zezaten. Blogariak ez daki (guk ere ez) Euskal Herriko erakunderen batek enkantean parte hartu zuen ala ez.