argia.eus
INPRIMATU
Iratzeder hil da
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko urriaren 26a
Xabier Diharce “Iratzeder” (Donibane Lohizune, 1920) idazlea eta euskaltzaina urriaren 13an hil zen 88 urterekin. Lapurdiko Beloke monasterioa izan du bizitoki Iratzederrek fraide beneditarra baitzen. Poesian idatzi zituen lanik ezagunenak, baina antzerkia eta saiakera ere egin zituen.