argia.eus
INPRIMATU
Bahea
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko urriaren 20a

Saltsa polita eragin du Mikel Hernández Abaituak Volgako Batelariak blogean Hobe beharrezko kritika Euskaltzaindiari izeneko artikuluarekin: "Oposiziorik gabeko gobernua oso erraz desbideratzen den bezala, euskara-erabiltzaileen kritikarik ezak ez dio onik egiten Euskaltzaindiari. Une honetantxe inoiz baino arrisku handiagoa ikusten diot Euskaltzaindiari erabaki okerrak hartzeko, perfektuegia izan nahi izateagatik. Linguistikoki perfektuena dena ez da beti pragmatikoki eta soziolinguistikoki onena. Euskaltzaindiak onartu egiten die gure arbasoei mailegu asko hartu izana, ‘kabitu’ adibidez (Euskaltzaindiaren arauak, 718. or.), eta ez digu guri eskubide berbera eman nahi beste batzuk hartzeko, tradizio handirik gabeko ‘ranking’ eta ‘royalty’ bezalakoak arazorik gabe onartzen dituen bitartean. Biziki absurdoa da. Hobe beharrez egindako kritikak behar ditu Euskaltzaindiak, zentzunezko disidentzia handiagoa, eta gomendatutako gauza batzuk soziolinguistikoki gaitzetsi direla konturatu behar luke, eta onartu, nahiz eta Berria bezalako egunkari saiatuek eta argitaletxeetako zuzentzaile finek (hauek ez dute desobeditzerik profesional onak izan nahi badute, noski) egoera errealaren ikuspena lausotzen duten".