argia.eus
INPRIMATU
BAD jaialdiaren 10. urteurrena
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 02a
BAD Bilbao
BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak 10. urteurrena beteko du aurten. Hilaren 24an hasiko da, Guggenheim Museoaren atarian egingo den inaugurazio festarekin. Hamaika dantza eta antzerki emanaldi izango da azaroaren 2a bitartean, baita erakusketak, tailerrak, hitzaldiak eta mahai-inguruak ere. Parte hartuko duten konpainietako batzuek euren obra berrienak estreinatuko dituzte Bilbon, Gaitzerdik, Gabriel Ocinak eta Aborigine Producciones talde jaio berriak, adibidez. Emanaldiak Bilborock, Bilbao Eszena eta Fundicion aretoetan; San Frantzisko Auzo Etxean; Hika Ateneoan; Anti liburudendan eta Zorrozaurren izango dira. Egitarau osoa: www.badbilbao.com.