Jatorri amerikarreko Zea mays espezieko landarearen fruitua. Lore emeetatik sortutako ale multzoa da. Ernalduko duen polen alea jasotzeko eme horietako bakoitzaren mutur luzeen sortak bizarra osatzen du. Emea delako izango du buru honek halako bizar sarria. Besterik ezean, bizar hori pipatu izan da.
Fruitu askorik emango ez duen burua duena, maiz egungo iparamerikar ereduari jarraiki jantzia, ala erantzia?