argia.eus
INPRIMATU
Veleiako idazkunez konfiantzarik ez
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko urriaren 19a
Hasierako poz leherketaren ondoren, zalantzek gero eta indar gehiago hartu dute Arabako Veleiako aztarnategiko idazkunak direla eta. Behin betiko emaitzen zain, euskarazko idazkun horiek benetakoak ez direneko ustea zabaldu da. Azken iritzi esanguratsua Joakin Gorrotxategirena izan da. Euskaltzaindiaren Nazioarteko Biltzarrean Veleiakoa “iruzur lotsagarri eta penagarria” deneko susmoa agertu du. Gorrotxategi EHUko katedraduna da eta Arabako Foru Aldundiak osatutako aditu taldeko kidea. Hil honen bukaeran behin betiko txostena argitara emango omen du aditu taldeak.