argia.eus
INPRIMATU
Islama Euskal Herrian: gaur-gaurko erronka
  • Batzuen artean ::Hemen

    Frontera

    iraupena ::120

    prezioa ::28€

2008ko urriaren 19a
Hemen erlijio gogoetarako aldizkariaren 19. zenbakia Islamari eskainitako monografikoa da. Gai garrantzitsua inondik ere, aldizkariko zuzendari Joxe Arregik aurkezpenean azpimarratu duenez 27.000tik gora musulman bizi baitira Euskal Herrian. “Erronka historiko handi baten aurrean” gaudela dio Arregik, gure gizartean musulmanentzako leku egokia aurkitzen asmatu beharko dugulako. Horretan lagundu nahi dute zenbaki honetan euren gogoetak plazaratu dituzten Abdul Haqq Salaberriak, Iñaki Ugaldek eta Halil Bárcenak, besteak beste.