Hogeita hiru urteko neskato baionar batek bizi duen amodioa da Marikita Tambourinen Singapurreko gutunak nobelaren oinarria. Eleberriaren korapiloa, hala ere, beste nonbait dago: hirurogeita bat urteko emakumea ari baita gaztaroan jasotako amodio gutun sukartsu haiek irakurtzen. Singapurreko armadan lan egiten duen gizona da urruneko maitalea, herri hartako demokrazian erabat sinesten duen gizona hain zuzen ere. Nolanahi, berrogei urte inguru pasa eta gero, gazte horren asmoak bestelakoak izan zitezkeela pentsatzeko adina argibide aurkituko du emakumeak. Bereziki, Singapurreko armadak gizarajo hari egin ziona jakin eta gero.