Urte asko hartu zizkion Pedro de Yrizarri euskal aditzaren morfologia aztertzeak. Euskalkiz euskalki aztertu zuen, eta orain Euskaltzaindiak plazaratutako Morfología del verbo auxiliar vasco (compendio/índice/index) da ahalegin horren finis coronat opus. Liburuan aztergai dira euskalki bizkaitarrak (Markina, Gernika, Bermeo, Arratia, Orozko eta beste hainbat herritako aldaerak); gipuzkoarrak (Hernani, Tolosa, Azpeitia, Zegama); Nafarroa iparraldekoak (Lizaso, Bera, Huarte-Arakil, Etxarri-Aranatz) eta hegoaldekoak (Egües, Olaibar, Artze, Erro, Burgete, Gares); Lapurdikoak (Sara, Ainhoa edota Donibane Lohizune) eta Erronkarikoak (Bidankoze, Urzainki eta Uztarroze).