argia.eus
INPRIMATU
Birziklatzearen onurak
  • Alberto Burgos Cucó ::Dumper bat kinka larrian

    Ediciones Beta

    orrialdeak ::80

    prezioa ::8€

Pilar Iparragirre 2008ko urriaren 12a
Hamar urtetik gorako haurrentzat kontakizun aproposa da Dumper bat kinka larrian. Obretan gauzak kargatzeko eta edonora eramateko erabili ohi diren brozeldun traktoretxo horien moduko bati gertatutako istorioa kontatzen du. Erabat trauskila da Mikelen auzoko dumperra, sekulako zarata ateratzen du, kiratsa dario eta lokatza uzten du nonahi. Auzotarrek manifestazioak egin dituzte haren aurka eta Udalak txikitze-lekura bidaltzeko erabakia hartu du. Inori ez zaio gustatzen dumper zaharra, hamaika urte inguruko mutil bati izan ezik, Mikel du izena eta maite du dumper hori. Bere lagunekin batera hormigoi gehiegi daukan hirian gelditzen zaien natura apurra kontserbatzen lagunduko du, dumper zaharra beraien maskota bihurturik. Nola egin hori, ordea?