Bakezaletasuna vs. pazifismoa

Bixente Serrano Izko
Josu Santesteban
Nago mundu zabal honetako jende gehien-gehienok bakezale garelakoan, denok, gutxiengo patologiko edo gerra-negoziante bat salbu. Ez daukat horren garbi, ordea, jende gehien-gehienok pazifista ote garen. Nik neuk, neure buruaz mintzo, ez daukat horren garbi. Erran nahi baita: sinetsita nago, bai horixe, jende guztiok, gerlari gehienak barne, eta aipaturiko gutxiengo hori izan ezik, bake egoerak nahiago ditugula gerrakoak baino; alta, duda-muda kontaezinetan galdurik nabil pazifismoaren ideologiari, pazifismoaren ideia eta sinesmen multzoari, haren ondorioei ere, eusteko gai ote garen.

Ideologiaren arloan –kontzeptuaren zentzurik garbien eta positiboenean, hau da, bihotza eta adimena bat egiten dituen arloan– kokatzen dut pazifismoa; nahiaren eta zaletasunaren arloan, lehentasun naturalen eta sentimendu sano baina sakon pentsatu gabeen arloan, aldiz, bakezaletasuna. Nago Carlo Levik “hain biziro maite zuten bakea, non prest ez baitzeuden ez eta haren alde ere borroka egiteko” erran eta jarrera hura salatu zuenean, bakezaleak zituela gogoan, ez prezeski pazifistak. Pazifistak, bakezale anitz ez bezala, borrokalariak direlako: era baketsuan beti ere, baina borrokalariak, ez gutxitan errepresio zuzena, kartzela eta heriotza ere jasateko prest dauden borrokalariak, edozein gatazkatan kausa baten alde.

Bada, ez nago seguru maila honetako pazifista ote naizen. Borrokalaria, nire maila apal eta itxura osoz antzuan, bai; baina pazifista, edozein gatazkatan? Horretaz ez nago horren seguru, eta gezurra erranen nuke pazifista naizela erranen banu. Baina erran behar dut, aldi berean, hagitz gehiago miresten ditudala pazifistak, izengabeenak ere, gerlariak baino, hauek diren distiranteenak ere, diren martiri handienak ere, diren kausa justu baten aldeko zintzoenak ere. Miresten dut Che, miresten ditut Txabi Etxebarrieta, Txikia… baina arruntago miresten ditut Luther King edo Gandhi, alegia.

Historialari naizenez, ongi bai ongi dakit biolentzia izan dela Historiaren emagina. Baina historialari tituluak ez dit dohainik ematen igarle izateko: ez dit dohainik ematen ondorioztatzeko etorkizunean ere horrela izanen denik beti, halako legea izanen bailitzan. Horrexegatik miresten ditut pazifistak, sinetsita daudelako ez dagoela Historia-legerik, sinetsita daudelako Historia bera ere, Historiaren ibilbidea, alda dezakegula, etorkizun izan dezakegun garai batean gatazkak eta istiluak, guztiak, konponbiderik izanen dutela gerra bideetatik kanpo. Utopia halakoa, zinez miresgarria! Hain miresgarria, non beldurrak ere bainago horrekin sinesteak nora eramanen ninduken.

Pazifista baldin banaiz, hic et nunc, hemen eta orain nauzue; hemen, Euskal Herrian; eta orain, gaur bertan, aspaldian eta luzarorako. Historialari izateaz gain eskarmentudun eta historiadun naizenez, aspaldian: ikusi dudalako nora eraman gaituen bakezale batzuen pazifismorik ezak; historialari naizenez, luzarorako, bi arrazoirengatik: batetik, Historia-lege batean ere sinesten ez dudalako, sinesten dudalako gure eskuetan dagoela orain arteko Historiaren izaera tamalgarri hori, biolentziaren alabatasun deitoragarria, aldatzea behingoz; eta bigarrenik, Europako mendebaldean bederen, oztopoak oztopo, Estatu agintarien maltzurkeriak maltzurkeria, tresna etiko-politiko, ideologiko eta filosofiko dezente ditugulako, eta gure gizarteen eskarmentuak horixe eskatzen digulako, bide baketsuetatik borrokatzeko.

ASTEKARIA
2008ko urriaren 12a
Azoka
Azkenak
Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-16 | ARGIA
Ia 15.000 erabiltzaile ditu Puntueus domeinuak, sortu zenetik hamar urtera

Puntueus domeinuak hamarkada bete du apirilaren 15ean, eta EITBren Bilboko egoitzan ospatu du Puntueus fundazioak. Gaur arte lortutakoa goraipatu dute, eta 2024 urterako kanpaina berria iragarri.


Eguneraketa berriak daude