Jose Mari Pastorrek Berrian Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiaren manifestuari erantzunez: "Euskal kultura eta demokrazia bateraezinak direla iradokitzen ari dira? Euskal kultura eta intolerantzia lotzen ari dira? Are larriagoa: euskal kultura eta terrorismoa lotzen ari dira, modu subliminalean bada ere? ETAren hilketek prestigio demokratikoa kentzen diete euskarari eta euskarazko kulturari? Eta garbiketa etnikoaren ondorioz Ameriketan hildako milioika lagunen sarraskiak ez dio kendu espainierazko kulturari prestigio demokratikoa?".