Mikel Aristegi, dantzari eta koreografoak El Diario Vasco egunkarian: "Gaur egun banatzen diren diru-laguntzak txikiegiak dira edo hainbesteko paper-saltsa dago, edozein sortzaileri –izan dantza arlokoa zein beste batekoa– laguntza horiek eskatzeko gogoa joan egiten zaiola. Ez dago erdibiderik. Baina bai, duela hamahiru urte baina askoz hobeto gaude (...) Donostian dantzak presentzia handiagoa izateak mesede egingo liguke. Maiatza Dantzan ekimenak utzi zuen hutsunea nabari da, eta guztia esan beharra dago, uneotan, dantza kontuetan Euskal Herriko beste hiriburuak baino askoz atzerago gaude".
Paul Zubillaga aktoreak Gaur 8 aldizkarian: "Heziketa edozein arlotan da garrantzitsua. Sormena duen zerbaitek, trebakuntza handia eskatzen du; jendeak aktore lana testu bat hartu, ikasi eta botatzea dela pentsatzen du, baina ez da hori bakarrik. Argazkilariak bere instrumentuak erabiltzen jakin behar duen bezala, aktore batek ere bere erremintak zeintzuk diren jakin behar du (...) Azken finean, milioika pertsona daude mundu honetan eta besteen gainetik burua atera ahal izateko, bakoitzak bere berezitasuna aurkitu behar du".
Fernando Aranburu idazleak euskal gatazkaz El País egunkarian: "Indarkeria politikoari dagokionez, hemengo idazleei gai horri buruz gauza asko esateko falta zaiela iruditzen zait. Eginbehar hori hurrengo belaunaldien esku ez uztea komeniko litzateke, ez baitute guk daukagun hurbileko informazio eta esperientzia izango".