1990eko irailaren 26, 27 eta 28an, Lizarran, Fray Diego de Estellaren familiaren etxean egin ziren III. Onomastika Jardunaldiak. Han aurkeztutako hitzaldi eta txostenen laburpenak jaso dituzte Euskaltzaindiak, Nafarroako Gobernuak eta Lizarrako Udalak Onomasticon Vasconiae 7-n. Bildutako lanen artean, hauexek aipa genitzake: Fernando González Olléren Relaciones lingüísticas vasco-románicas. A propósito de la etimología de Estella; José María Jimeno Juríoren Toponimia rural y urbana de Estella; Luis M. Mujika Urdangarinen Allin ibarreko euskal toponimia (Mendebaleko euskararen aztarrenak Lizarrerrian); Fermín de Leizaola Calvoren Aportación a la toponimia de las sierras de Andía, Urbasa y Entzia; eta José M. Satrustegiren El euskera en Tierra Estella. Evolución histórica.