Ander Lipusek Piarres Larzabal lapurtarraren Ibañeta obra egokitu du. Larzabalek 1968an idatzi zuen antzezlana, ETAk Meliton Manzanas erail zuenean. Christiane Etxaluzek estreinaldian parte hartu zuen, eta Ander Lipusek egindako egokitzapenean ere parte hartuko du. Kasu honetan, ordea, bestelako mezua zabaldu nahi dute: “Oraingo gazteek ere, beharbada, berdin pentsatzen dute, gerla eginez garaipena helduko dela. Transmititu nahi dugun mezua da guda armatuak bere lana egin duela, ez dela beti gauza bera errepikatu behar, zikloak bukatzen direla”, adierazi du Etxaluzek. Antzezlana urriaren 3an eta 4an estreinatuko dute Larzabalen.
Willis Drummond taldea bere bigarren diskoa grabatzen ari da Tolosako Bonberenean, Karlos Osinaga teknikariarekin. Hilabete barru kaleratuko du lan berria Bide Huts zigiluaren babesean.